2/16/2011

ADIMEN ANIZTASUNARI BURUZKO AURKEZPENA (2011/02/16)

Gaur, otsailak 16, DBHko ikasleok aretora jaitsi gara Merkatek hitzaldi bat emon deuskulako.
Bertan , inteligentziei buruz, lan kooperatiboari eta ikasketak hobetzeko moduari hitzegin deusku.
Azaldu deuskunez, pertsona bakoitzak zortzi inteligentzi desberdin daukaz. Bakoitzak hausnarketa bat eginez, jakin behar dogu zein adimen daukagu garatuago.
Lan kooperatiboari dagokionez, esan deusku, taldean lan egiten ikasi behar dogula eta ez dala konpetizio bat izan behar, baizik eta, denon arteko lana, konpartitzea.
Eta azkenik, ikasketak hobetzeko moduari buruz, esan deusku, gauzak buruz ikasi arren ez dala nahikoa, gure hitzekin jakin behar dogula eta betirako gogoratu.

Ondorengo bideo hau, hitzaldian hartutakoa izan da.


Hitzaldia amaitu danean Merkatengana joan gara eta elkarrizketa bat egin deutsagu:
BIEB  * Zein da proiektu honen helburua?
Merkat:1. Danok ikastolan jakitea pertsonen adimenak.
              2. Gutariko bakoitzak adimena nola gartuta duen jakitea.
              3. Irakasleok jakitea ikasleon adimen garatua.
              4.-Ikasleeen adimnak kontutan hartuta ikasleak lagundu.

BIEB * Zer gai agertzen dira horren barruan?
Merkat : Guzti hau teoria bat da pertsonak jakiteko nola ikasten dogun, teoria honetan ikusten da ikasteko                                 bakarrik ez dala burua behar baizik eta gorputza ere. Denok gara desbardinak, garapen maila debardinekaz.

BIEB * Uste dozu proiektu honekin zerbait lortuko dogula?
Merkat: Bai. Oso gauza erraz bat:
lortuko dogu ikasleak beraien burua hobeto ulertzea eta irakasleak beraien ikasleak ezagutzea.Horren ondorioz errezago izango da emoitzak hobetzea.

BIEB * Proiektu hau barria da?
Merkat: Bai. Plan handiago baten zati bat da, emoitzak hobetzeko.

BIEB * Zelan bururatu jatzu?
Merkat: Nire lana da zuek laguntzea gero eta emoitzak hobeak lortzeko.





No hay comentarios:

Publicar un comentario