12/05/2011

A ZE POLITA DAUKAGUN GURE IKASTOLA

Bigarren Hezkuntzako eraikineko sarrera 


Irailan, ikasturte barria hasi genduan, eta bagenkian  baina,  DBH eta Batxilergoko eraikuntzan  sartzean zenbat aldaketa!!!!! Eskailera barriak ipini dabez,  elbarrientzako sarrera  be egokitu dabe, zubi  antzeko bat eraikiz.
Liburutegia zana, barriztu eta gela handi batean   suertatu  da; igogailua be jarri da, solairu guztietara jo ahal izateko; sarrera be benetan  dotorea, jantokiko sarrera be aldatuta; irakasleen jantokia bermoldatua; irakaslego barria,  zabala eta   handia.
Orain ikasleok ez gara gelaz aldatzen, irakasleak  jatorkuz gelara, gai bakar batzuetan mugitzen gara.
Ikastolako lanak, danok somatu doguz,  GUSTURA GAGOZ!!!!!
Idazkaritza





Bigarren Hezkuntzako jantokia.
Erabilera anitzeko gela barria
liburutegia zaharran
BIEB erreportaria: ITXASO ROPERO





No hay comentarios:

Publicar un comentario