2/28/2012

INAUTERIAK 2012




Aurten, beste urte batzuetan legez, inauteri jaia egin dogu. Alde batetik goizean ikastolako ume eta gazteok hartu genduan parte eta beste alde batetik arratsaldean, guraso alkarteak antolatu eban festa zoragarria.
Goizez, Haur hezkuntzako eta Lehen hezkuntzako  ikasleek artez prestatutako mozorroak desfilatu ebezan dantza eta guzti. Beranduago Euskera taldeak bultzatuta, DBHko  zeinbait ikaslek parte hartu eban desfile ikusgarri baten. Euskera taldeak antolatutako  mozorro txapelketa txiki honetan euskal mozorroak  saritu ziren.
Arrastian, klaseak amaitu eta gero, polikiroldegian festa animatu batean parte hartzeko aukera izan genduan, musika talde eta animazioaz gain, mozorro eta marrazki txapelketako sariak banandu ziren. Honetaz gain txokolatea eta tostadak dastatzeko aukera be egon zan.
Ederto pasatu genduan…………………. datorren urtean barriro.


BIEB erreportaria: Natalia Cascos DBH2

No hay comentarios:

Publicar un comentario