3/08/2012

HERALDO, VICENTE!

 ESKERRIK ASKO ZUEN BIZIPENAK GUGAZ ALKARBANATZEGAITIK

Joan dan 2012ko martxoaren 5ean, Ikastolan Vicente eta Heraldo izan genduzan. Urtero lez, Hegoaldeko ahotsak antolatuta gure ikastolan izan genduzan euren bizipenak kontatzeko.

Lehenik eta behin Lehen Hezkuntzako ikasleakaz alkar topaketa bat izan eben, eta gero gugaz DBHko lehen zikloko ikasleakaz.
Power point baten bidez Palenque eta El Ogro inguruetako kokapena, bizimodua, ohiturak eta abarren barri izan genduan. Oso interesgarria egin jakun horren barri izatea. Jarraian euren lanen zereginak azaldu euskuezan, zer egiten daben, zenbat denboratan aritzen diren...
Biekaz berbetan aritu ginen, gure artean oso pozik egon direla esan euskuen. Bilbora etorri baino lehen Gasteizen izan zirela, hemendik Gipuzkuara joatekoak zirela. Janaria eta garraiobideak bitxia iruditu jakez, trenez ibili diren lehen aldia izan da. Gure kultura ezagutu dabe, ohiturak, lekuak, Bilboko Alde Zaharrean izan dira, polita iruditu jake.
Gustatu ez jakena tenperatura izan da, hotza iruditzen jake. Argi dago, Ekuadorren ez dabe holako tenperaurarik, baina hemengo jasangarria izan da.
Martxoaren 22an, Euskal Herriko bisita bukatuko jake eta Ekuadorrera beltatzen dira.
Gure aldetik, eurekaz oso gustura egon garela eta gauza asko ikasi ditugula esatea baino ez jaku geratzen.

                                                                     BIEB erreportariak: Andoni Moreno eta Asier Aramendia

No hay comentarios:

Publicar un comentario