4/03/2012

LUIS LEZAMA, Gazte Role Model Sariduna (2012)

- Nor zaitugu? 
Zera, Luis Lezama Barañano naz, Amurrion jaioa eta Bilbon bizi izan naz.
 - Orain zertan zabilz?
 Ikus daitekenez, abadea naz. 1962. urtetik aurrera; uztailean 50 urte beteko dodaz abadetzan. Baina, denbora honetan hainbat gauza egin dodaz, kazetaria be banaz, irratian eta telebistan aritu naz.
Hostalaritza egin neban ,eta aterpetxean nire kargu egozan gazte talde bategaz taberna bat sortu neban. Taberna horretatik hainbat enpresa sortu dira, nire hasierako gazteak hasi egin dira eta enpresa horren kargu dabilz. Fundazio bat gara, lehendakaria neu naz, 600 langile, 22 jatetxe, hotelak eta hostalaritza eskola dauan fundazio bat.
 - Hasieran zertarako zabaldu zenduen taberna?
 Hasieran, aterpean neukazan gazteei jaten emoteko zabaldu neban taberna. Hasiera baten 16 gazte ziran, gero 22, 30 kopurua gorantz joian. Egitasmoa garatzen joian Vallecasen , Madrilen… horrela jatetxeak eta hostalaritza eskola dauan empresa sortu genduan.
 - Zein izen dozue? 
Taldeak Lezama dau izena, fundazioak, ordea Hiru aritz Lezama. Hiru aritzek, zer esan gura dau?, Lezamako baserrian, sarreran hiru aritz dagoz eta horegaitik dauka izen hau. Internetera jotzen badozue argibide horreek agertzen jatzuez.
 - Zertara etorri zara Bilbora? Eta ikastolara?
 Sari bat emon deustazuelako etorri naz, oso harro sentitzen naz. Saria nire izaera barriztatzaile eta lehiatsuagaitik jaso dot, eta bere egunean Ikastolako Zuzendariari, Nerea Begoñari, agindu neutson zuokaz egun bat pasatzera etorriko nintzela, horrexegaitik nago gaur hemen.
 - Batxilergoko ikasleakaz zagoz? 
Bai, eurekaz nago, solasean, enpresa munduari eta gizarteari buruzko gaiez ari gara.
 - Azalpenak eta eskarmentua kontetan? 
Nik uste eta pentsatzen dodanaz.
 - Tabernaz ezeze, zein egitasmo izan dozu?
 Hostalaritza eskolako proiektoa , oso emaitza onak emoten ari dana. Sevillakoak 350 ikasle ditu, Zaragozakoak 80 eta on-line daukaguzanak 5.800 ikasle, Sevillako hostalaritza eskolaren menpe dagozanak.
 - Gazte Role Model saria, merezi ote?
 Holako sari bat jasotzen dozunean, pentsatzen dozu ez dozula merezi. Zeure buruari esaten deutsozu, jakingo balebe zenbat gauzatan okertu nazen, zenbat gauza txarto eginda, zenbat akats… Baina batzuetan ondo egindako gauzak beste gauzen gainetik dagoz eta horren zortea izan dot. Sariak, aurrera egiten bultzatzen zaitu.
 - Zer egin dozu ondo sari hau jasotzeko?
 Honen guztiaren oinarria besetengan pentsatzean datza. Ingurukoez kezkatzen hasten zarenean, zure lanaz disfrutatzen hasten zara. Ez dago , aldamenekoak zoriontsu ikustea baino gauza ederragorik. - Eta gaur egun, zertan ari zara? Gaur egun Madrileko parrokian ari naz, 30.000 biztanle, jende gaztea. Orain dala lau urte sortu genduan ikastetxean 1.600 ikaslegaz lan egiten dot. Lau abade gara eta aurrera joateko irrikitan. 38 urtez enpresa gizon ibili naz eta gaur egun parrokian 6 abade gagoz.
 - Egitasmoak, zelan ikusten dozu etorkizuna?
Egitasmoak garatu egiten dira, ikuspegi ona badauke edo bertan behera geratzen badira, zertan egin dogu huts? Hausnartu behar da. Ederra da, egitasmo bat hutsetik hasi eta aurrerantza doala ikustea, beste batzuetan, ostera, ezertan geratzen dira.
 - Eta… gure Ikastola, zer?
 Oso inpresio ona izan dot. Etorri nintzen lehen aldia, gure ikastetxeko Madrileko Santa Maria ikastetxeko zuzendaritza taldeagaz izan nintzan, zuen esperientziak ezagutzeko,eta hain pozik eta zoriontsu zindudazanez, Ikastolak zuokaz dituan erronkak betetzen ari dalako susmoa dot.
 - Honetan, urte piloa daroazu, ezta?
 Ba bai, abade 50 urte, eta badagoz gauza batzuk, dagoeneko egin ezin dodazanak, baina tire….

BIEB erreportariak:Uxue Gutierrez , Olatz Martinez eta Garikoitz Marcos.

No hay comentarios:

Publicar un comentario