5/11/2012

BIDEZKO MERKATARITZAKO SALMENTA


Bidezko Merkataritzako Salmenta.
Pasadan domekan, maiatzaren 6an, Ikastolako Sendi ateko meza ostean, Kidendako produktuen salmenta postua jarri genduan. Astelehenean, martitzenean eta eguaztenean be salmentagaz jarraitu dogu, horregaitik zeuen parte hartzea eskertu gura deutsuegu.
Bestetik,  zapatu honetan, maiatzak 12, Bidezko Merkataritzako Nazioarteko Eguna ospatuko dala gogorarazten deutsuegu.
Ekintza honeri jarraipena emoteko, ekainaren 2an, Ikastola egunean be produktu honek saltzeari ekingo deutsogu,  hirugarren munduko biztanleek bizitza duinagoa izan dagien laguntzeko; hori dala eta, berton ikusiko zaituegu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario