5/30/2012

ESPLOT ESPERIENTZIA-EKITEN IKASI


Maiatzaren 25ean, Esplot Esperientzia-Ekiten Ikasi programaren amaiera-ekitaldia izan zan Bilborock aretoan. Ekitaldian Negozio-ideien sari banaketaren barri  emon zan. DBH mailako 1.saria, Wakaluka Skate proiektua  dala eta, Ikastolako ikasle diran Diego Martínez, Naroa Mera, Silbia Roy eta Ainara Saldañari egokitu jaken. Epaimahairen esanetan,  aurkeztutako 68 ideien kalitatea oso handia izan da. Guztira, Bilboko 18 ikastetxek eta 400 ikaslek eta irakaslek  parte hartu dabe aurten  Bilbao Ekintzaren programa honetan. Izan ere, programaren helburua, ekimena, sormena edo talde-lana bezalako kontzeptuen bitartez, ekintzaile izatearen baloreak zabaltzea da. Zorionak laukote!



No hay comentarios:

Publicar un comentario