12/05/2012

DBH 1go mailako ikasleak KUTXA ESPAZIOAN

KUTXA ESPAZIOA 



 Joan den hilean, DBH 1. mailakoak urteera berezi bat euki genduan, tutoreakaz batera Donostiako Kutxa espaziora joan ginan. 

 Ikastolatik abiatu eta bertan talde bakoitza gida batek hartu ginduazan, bost gela desberdin ikusteko asmoz. Bertan argiaren gela, ispiluen gela, fakirraren mahia, oso gauza bitxiak eta aldi berean dibertigarriak behatu genduzan, hainbat barre egin be… 

 Bisita gidatua bukatu ostean, Planetariumera joan ginan, oso polita izan zan, espazioa, ekinozioak eta solstizioak ikusi genduzan. Azaltzen egoan mutilak hainbat konstelazio azaldu euskuzan, adibidez, hartz nagusia eta hartz txikia… 

 Planetariumeko bisita bukatu ondoren, Itziarrera Joan ginen bertako pilotalekuan bazkaltzeko. 
Bazkaldu eta jolastu eta gero, barriro ikastolara. 
Egun bikaina igaro genduan, barriro errepikatzeko moduan.

  BIEB aldizkariko kazetariak: Edurne Antxia eta Eneritz Azkorra.


No hay comentarios:

Publicar un comentario