1/22/2013

DBH 2. mailako ikasleak, Lekeition



LEKEITIO.
Dagoeneko igaro dira egun batzuk baina DBH 2. mailako ikasleak Lekeitiora egin dogun urteera kontatzera  gatortzue.
Gabonen osteko lehen astean, Lekeition  ekintzaz beteriko hiru egun pasatu genduzan. Ikasle kopurua kontuan izanda bi txandatan joan ginan, ekintza berberak egiteko .
Alde batetik, kostaldeko ekosistemak behatu genduzan, padurak, amildegiak… honetarako  ekintza desberdinak  burutuz. Beste alde batetik, Lekeitio eta kostaldeko herrien, hau da  herri arrantzalearen  bizimodua  ezagutu eta aztertu genduan, bai ludikoa eta  ogibidea. Isuntza arraun alkartean  arraunagaz zerikusia daukazan hainbat gauza erakutsi euskuen , itsasora be Joan ginan euren azalpen estuen ostean, oso esperientzia aberasgarria eta entretenigarria izan zan. Santa Katalinako itsasargia be bisitatu genduan,  simuladorean primeran!!!, itsagizon eta emakumeen lanen berri euki genduan. Arrantzaleen kofradian  bertako zereginak azaldu euskuezan, itsasontzia be barrutik behatzeko aukera emon euskuen.  Gure hizkuntzaren aberastasunaz be jabetu ginan, Lekeition bizkaiera berezi bat darabilelako.
Ekintza honek aurrera eroateko,  bertako hiru begiralen laguntza euki genduan, eta ederto baten erakutsi euskuen, Trinkete aterpetxean primera tratatu ginduezan.
Horregaitik ESKERRIK ASKO! Eta hurrengo urtera arte!!!!!!!!!!!!!!!















































No hay comentarios:

Publicar un comentario